XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1905eko dagonilaren iruan, goizeko seietan sortu nitze, ogei egun lentxago amak eror aldi bat ederra artu zuelakoz.

Nere amatxik erraten zue nitzala luze ta mear; eta nik erraten dut, mundu guziein bear.

Egun bat iruzkiz betea zela, eta ni sortu nitzen etxea ordu berean artu zuelaik.

Ala, ba, ni sortu nitze Mezkiriz-ko barride batean Txorrondo deitzen den Arakiñenean.

Nere amatxin aita eta ama orduko aspaldik ilak, zire arakiñak.

Nere aita Auritzen zela belar ebakitzen alde batera, iakin zuelaik nere ama minekin zegola, etorri zen laister eta galdin zio nere amatxiri: - Nola dago nere andrea?.

Eta erran ziola amatxik: - Orai berean sortu da aurra! - Zer da, nexkakoa edo mutikoa. - Nexkakoa. - Ba, zaku bat agotz.

Nere amatxiri ezitzego ongi juan ateraldi ori.

Bera pozez betea zego ama eta alaba ongi ginela...

Sortu ta biramonean bateiatzen ze aurra.

Niri ala egin zirate, eta zarrena nitzen bezala, bateioko aitetxi eta amatxiak izan zire, nere aitein aite eta amaren ama.

Ultziak biltzen aiko zire, ortziralia zen eta denbora ezin ederragokoa.

Agotzak bide guzitik... eta udako ultzi urriña bide guzian.

Elizan bateiatzeko tenoria etorri zelaik, iakin gabe niorek ze izen bear ziren apezak.

Etorri zenean denbora ala erran omen ziote: Gaur dagonilaren laua, gaur badugu gizon izen anitz, baño andre batena bakarrik eta izen ori eman zaio: Perpetua da eta ori da eraman biar duena.

Denak ixilik, ez bai zute sekula entzun izen ori.

Eta erran ziote: Errain diozie anitz aldiz Perfecta, baño ez du inport.

Perpetua da eta ala deitu bear zaio.

Kontrabandoa - San Juan goizean, garagarrillein ogeite lauean mile bederatzi egun eta amabortzean, ez nue uste nere aita arrixku aundietan ibiltzen zela guri azteatik.

Ezta buruan pasatzen ere; baño aurrak gine eta etze guk iakiteko gauza.